Ohiko galderak
Ohiko galderen erantzunak ematen ditugu atal honetan, dudarik edo bazenu eta ez baduzu behar duzun erantzuna aurkitzen, deitu edo idatzi eta erantzuna emango dizugu.
Jada ElkarTakt erabiltzen baduzu hurrengo atala erabili dezakezu:
Ohiko galderak jada ElkarTakt erabiltzen duten bezeroendako
ELKARTAKT instalatu ahal izateko beharrezkoa al da elkartean internet konexioa izatea?
Aplikazioak bere funtzionamanturako EZ du internet behar. Mahaien erreserbak ere egin daitezke elkartetik bertatik. Internet eskatuko luken zati bakarra “mahaien erreserba internetez” izango litzateke (edozein lekutatik mahaien erreserba egiten utziko liguke).
Bazkide bakoitzat momentu bakoitzean erabaki al dezake nola egin ordainketak? (Banketxez
edo diruz)
Ordainketak nola egin bazkide bakoitzak erabaki dezake. Beti banketxez, beti diruz edo ordaintzeko momentuan erabaki dezake.
Erabiltzaile batek ordaindu al dezake beste baten izenean?
Ez. Horretarako bazkide bakoitzak zenbaki eta pasahitz sekretu bat izango ditu identifikatu ahal izateko. Bazkide bakoitzak nahi adina aldiz aldatu dezake pasahitz hau.
Elkartera inor ez dagoela joango banitz, nola ipiniko nuke aplikazioa martxan?
Orenagailua ez da inoiz itzaliko. Pantaila taktila ikutzea nahiko izango da aplikazioa martxan jartzeko.
Aukeratu al nezake erabili nahi dudan hizkuntza?
Bazkideak kontua egitean nahi duen (euskera edo gaztelania).
ELKARTAKT erosten badugu eta HARDWAREA geuk ipini nahiko bagenu, posible al da?
HARDWAREA gurekin ipintzea ez da derrigorrezkoa, zeuok ipintzea erabakiko bazenute, beharrezko ditugun karakteristikak izan ditzaten, gurekin kontaktuan jartzea eskatuko genuke soilik.