Elkarte Gastronomikoen Kudeaketa
Aurkezpena
Elkarte gastronomikoen kudeaketa osoa emateko, neurrira diseinatutako programa informatiko bat da.
Euskeraz, gazteleraz, edo bi hizkuntzetan instalatu daiteke, oso erraz erabil daitekeena, heldu zein gazteek erabiltzeko pentsatua dago.
Zer ezkeintzen du ElkarTakt-ek?
Bazkideak
Junta
ElkarTakt bi zatitan banatzen da, lehenena BAZKIDEEI zuzendua eta bigarrena ZUZENDARITZA JUNTAKOEI zuzendua.
Ondoren zati bakoitzak zer ezkeintzen duen zehazten dugu:
LEHENENA (Bazkide guztientzat)
Bazkide guztiek erabili ahal izateko da. Ondorengo gauzetarako erabiltzen da:
- Bazkide bakoitzak bere kontsumoak apuntatzeko.
- Bazkide bakoitzak bere erreserbak kudeatzeko.
Pantaila taktiletik, era erraz eta intuitiboan, egiten diren eginbeharrak.
BIGARRENA (Zuzendaritza Juntakoentzat)
Zuzendaritza junta edo Elkarteko kudeaketa egitearen kargu dauden pertsonentzat dago prestatua.
Elkarte gastronomikoko kudeaketa osoa emateko dago pentsatua:
- Kontsumoen kobruen kudeaketa (remesak).
- Hornitzaile ezberdinen kudeaketa.
- Kontsumo gai ezberdinen kudeaketa: prezioak, kosteak,…
- Bazkide bakoitzaren berezitasunak (alta/ baja, kuotak,…)
- Biltegien stockak , diferentziak, faltak,…
- Kontabilitatea.
- Txosten ezberdinan presta ditzazkegu: faltak, kontsumo gaiak, hornitzaileak,…
Era intuitiboan kudeatzeko prestatua egon arren, gure mantenimendu zerbitzuan junta berriei prestakuntza ematea ere sartzen da, alde batetik programari atera daitekeen dena atera ahal izateko eta bestetik irtetera doan batzordeak irteera errazagoa izan dezan.
Oharra: Ez bazenute nahiko Kudeaketa ematerik, gure Kudealan zerbitzuaren bidez kudeaketa osoa guk egitea ere ezkeintzen degu.
Gehiago jakin nahi baduzu programaren funtzionalitateak aztertu itzazu edo aurkezpen bat egitea eskatu iezaiguzu.
Zergaitik aukeratu ElkarTakt?
2000. urtean egin zuen Softekin informatikak ElkarTakt aplikazioa, bide luzeko programa bat da eta lehenengoa ipini zenetik ez diogu aplikazioa hobetzeari utzi.
ELKARTAKT programa MALGUA da, elkarte bakoitzera egokituko duguna, gure bezeroek aurkezten dizkiguten egin behar ezberdinei erantzuna emanez, ordaintze moduak, identifikazioa, internet,…
Ez gara mugatzen soilik programa saltzera, gure bezeroek ahalik eta etekin gehien ateratzea nahi dugu. Gure sal-ondorengo zerbitzuak, Elkartera desplazamentuak, junta berriari prestakuntza, PC aldatzea aberia baten kasuan,… kontenplatzen ditu.
Elkarte gastronomikoen kudeaketak esfortzu eta denbora asko eskatzen du, ElkarTakt-ekin denbora eta esfortzua aurreztuko duzu.
Dudak dituzu?
Ez dudarik izan, eskatu aurkezpen bat. Koste eta konpromesutik gabe zure elkarte gastronomikora gerturatuko gara eta ElkarTakt erakutsi eta izan ditzakezun dudak argituko dizkizugu, honela argi geldituko zaizu programak ezkeintzen duen guztia.
Zenbat kostatzen da ElkarTakt?
Bota begiradatxo bat Prezio eta zerbitzuak atalari eta xehetasun osoz ikusi ahalko dituzu eskeintzen ditugun prezio eta zerbitzuak.