Erraza, intuitiboa eta TAKTILA
ELKARTAKT behatz batez erabiltzen da
ELKARTAKT adin guztietako bazkideek erabili dezakete, gazte zein heldu. Ez da informatikan aditua izan behar, ezta ikasketa berezirik egin behar ere.
Kutxazain automatikoetan egin ohi dugun moduan, bazkide bakoitzak pantaila taktil batean, behatz batez, apuntatu beharreko kontsumoak ordenagailuan apuntatuko ditu.
Beste eragiketa guztiak ere modu berean egingo ditugu, kontuak, mahai erreserbak… elkarteko pantaila taktilean egingo dugu nahi duguna, eta listo!
ELKARTAKT aplikazio erraz eta guztiz intuitiboa da. Behin erabili ezkero arazorik gabe egingo dituzu egin beharrekoak.
Pantailetan adierazten diguna intuitiboki jarraituz lan egiteko prestatua dago.
Jarraian bi bideo aurkezten dizkizugu
Bi bideo hauen bitartez egunerokotasunean zuen elkartean egiten dituzuenak nola egiten diren ikusi dezakezue; mahaien erreserba (labe, mahai, su,… erreserbak silaka ere egin daiteke) eta bazkide bakoitzaren kontsumo anotazioak.
Nola egin erreserba bat ElkarTakt-ekin, txokoen kudeaketa programa.
Kontsumoak nola apuntatu ElkarTakt-ekin, txokoen kudeaketa programa.